UDA EUSKARAZ GOZATU!

Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Astialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu Getxon. Ikastaroa 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo ditugu.

Ikastaroa euskaraz izango da eta parte hartzeko baldintza bakarra 18 urte beteta izatea da praktikak egin baino lehen. Giro euskaldun eta osasuntsu batean trebatzeko aukera duzu. Edukiak jasotzeaz gain, baloreen transmisioaren garrantziaz jabetuko zara.

HELBURUAK:
– Aisialdi euskalduna sustatzeko agente aktiboak trebatzea.
– Autonomia eta iniziatiba landuko dituzu edukiak jaso ahala.
– Trebakuntza prozesua giro euskaldunean landuko duzu.
– Gizartea eraldatzeko kontzientzia garatuko duzu aniztasunetik, parte-hartzetik, hezkidetzatik…Aisialdian murgiltzeko baliabideak eskuratuko dituzu, aisialdiko animazioko hezkuntza-teknikak eta -baliabideak, besteak beste.
– Begirale baten funtzioak argitasunez zehaztuko dituzu

EDUKIA:
– 16 bloke ezberdinez osatutako edukietatik jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko dituzu, bestea beste: udalekuak eta kanpamentuak, lehen sorospenak eta arriskuen prebentzioa, talde dinamika…
– Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailearekin landuko dituzu edukiak.
– Bloke bi aterpetxeetan egingo dituzu, edukiak praktikotasunetik ikasteko aukera izanik.

Ikastaroa aurrez aurre egingo da COVID19ak ahalbidetzen duen neurrian. Saio batzuk online izan daitezke.

IZENA EMATEKO:
Matrikulazioak online egingo dira eta beheko botoian sakatuta Urtxintxa eskolaren matrikulazio orrira joango zara.

Ikastaroaren behin behineko egutegia hemen ikus dezakezu: