UDA GOZATU EUSKARAZ!

GEHITU kultura eta GEHITU kirola programak Getxoko kirol zein kultur arloko elkarteetan euskara bultzatzeko egitasmoak dira, gehienbat hitzarmengintzan oinarritzen direnak. Egitasmo hauek Bizarra Lepoan Getxoko Euskara Elkartearen eta Getxoko Udalaren arteko elkarlanaz eramaten dira aurrera.

 

GEHITU KULTURA

 

Getxoko Udala eta Bizarra Lepoan Getxoko Euskara Elkarteak aurrera daraman kultur eremuko egitasmo sektoriala da, kultur eremuko elkarteetan eta hauen jardueretan euskara gehiago erabiltzea du helburu nagusia.
Helburu hau hitzarmengintzaren bitartez edo bestelako tresnen bidez jorratzen da. Hitzarmengintzan 3 hitzarmen mota bereizten ditugu eta elkarte bakoitzak bere gaitasunen araberako konpromezuak aukeratzen ditu (A, B edota D).

 

GEHITU KIROLA

Getxoko Udala eta Bizarra Lepoan Getxoko Euskara Elkarteak aurrera daraman kirol eremuko egitasmo sektoriala da, kirol eremuko elkarteetan eta hauen jardueretan euskara gehiago erabiltzea du helburu nagusia.
Helburu hau hitzarmengintzaren bitartez edo bestelako tresnen bidez jorratzen da. Hitzarmengintzan 3 hitzarmen mota bereizten ditugu eta elkarte bakoitzak bere gaitasunen araberako konpromezuak aukeratzen ditu (A, B edota D).
Proiektu honek 15 urte daramatza martxan, aurten egitasmoa berritu eta hurrengo urteetan ezagutaraztea da  egitera goazena. Getxon kirol eremuan bide luze eta emankorra dugu egiteko, kirol eremuak euskarari ekarpen handia egin diezaiokela uste dugulako. GEHITU proiektuari bultzada berri bat eman nahi diogu!

IZEN EMATEA

Day(s)

:

Hour(s)

:

Minute(s)

:

Second(s)