UDA GOZATU EUSKARAZ!

Udaberriko oporretan ere jolastu eta ondo pasatu nahi baduzu, Bapiruken aukera izango duzu!



NORI ZUZENDUTA DAGO?
Bapiruke 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, 2012 eta 2019 urte bitarteen artean jaiotakoentzat (biak barne).


NOIZ EGINGO DUGU?
Martxoaren 25etik apirilaren 5era


NON EGINGO DUGU?
Umeak utzi eta batzeko lekua Zabala eskolako ataria izango da. Plaza mugatuak izango dira.
Bizarra Lepoan euskara elkarteko bazkide direnek lehentasuna izango dute. Bazkide ez direnen artean plazen zozketa egingo dugu.


BAPIRUKE UDABERRIKO KOLONIEN ORDUTEGIA:
Egunero goizeko 9:00etik eguerdiko 13:30era izango da. Txango egunetan (martxoak 26 eta apirilak 4) 9:00etatik 17:00etara izango da.


IZENA EMATEKO EPEA:
Otsailaren 14, 15 eta 16ean izango da online aurre-matrikula. Epe horretatik aurrera ez da izen-emate gehiago jasoko. Orrialde honetan jarriko dugu formularioa, momentua heltzean. Otsailaren 19an jarriko gara familiekin harremanetan esateko zeintzuk ume sartu diren eta zeintzuk ez, data horren aurretik ez da informaziorik zabalduko.


Beti bezala prezio ezberdinak egongo dira:
Bizarra Lepoaneko bazkideak: 60 €
Bazkide ez direnak: 75 €
Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek 35 €. Hori ziurtatzeko Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren egiaztagiria aurkeztu beharko da, digitalean igoz izen-emate formularioan bertan.


ADI! ORAIN EZ DA INGRESORIK EGIN BEHAR. Ordainketa plazen zozketa eginda eta behin onartuta dagoenean egin beharko da. Orain aurre-matrikula egingo da, besterik ez. Plaza guztiak egokituta, elkartetik familiekin harremanetan jarriko gara ordainketa non eta nola egin esateko, baita ekarri beharreko dokumentuen berri emateko (umearen Osakidetza txartelaren kopia eta ingresoaren ziurtagiria).


Informacion en castellano pinchando aqui

IZEN EMATEA

Day(s)

:

Hour(s)

:

Minute(s)

:

Second(s)